Harrimena lantzeko ariketak

Altuera (ere erlatiboa da)

Erabiltzailearen aurpegia Edu Zelaieta 2024ko mar. 24a, 11:00

"Altuera ere erlatiboa izan daiteke", AA-ren arabera. Irudia: DALL-E

"Nik ere ezagutu dut –Mileva Marić gogoan– neure altueraren erlatibitatea. Hondurasen. Duela hogeitaka urte"

Dibertigarria izan daiteke egiaztatzea daturik zehatzenak ere erlatiboak direla batzuetan. Ez naiz ari, greba baten testuinguruan, sindikatuen eta patronalaren arteko zenbaki-gerrez; ez eta, hauteskunde giroan, hautagai bakoitzak ematen duen datu propioaz ere.

Hain transzendentalak ez diren bestelako egitate mota batzuei buruz ari naiz. Adibidez, o meu compañeiro Pessoaren altuerari buruz. Lisboatarrak paperean idatzi zuen metro bat eta hirurogeita hamar zentimetroko garaiera zuela. Halarik ere  –Pessoak berak ohartarazi didanez–, Internetek dio hiru zentimetro altuagoa zela.

Dibertigarria izan daiteke egiaztatzea daturik zehatzenak ere erlatiboak direla batzuetan

Nik ere ezagutu dut –Mileva Marić gogoan– neure altueraren erlatibitatea. Hondurasen. Duela hogeitaka urte. Orduan, nire garaieraren datua ez zen aldatu, bai, ordea, balorazio soziala: bertakoen hitzetan, "alto" nintzen; bai eta "barbón" ere, bide batez. Hemen, alabaina, baxutxoa eta bixarguria naiz aspalditik.

"Ikusten dudanaren neurrikoa naiz", idatzi zuen Pessoak. Zientzia egiteko asmorik gabe. Txundigarriro asmatuz.

Edu Zelaieta Anta.

Iritzi artikulu hau argitaratzean, ALEAk ez ditu bere gain hartzen egileak adierazitako iritziak, ezta horiekin lotutako erantzukizunak. Zure iritzia bidali nahi baduzu, idatzi erredakzioa@alea.eus helbide elektronikora.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago