Ozenki irakurri dugu Pessoak eta biok, txandaka, berak 1922an argitara emandako O banqueiro anarquista. Ehun urte baino gehiago joan arren, orduan idatzitakoak ongi eman diola belarrira adierazi dit. Testuinguru horretan ernatu zaio jakin-mina harrimenaren bidaideari: Edu, izango luke testu honek zentzurik XXI. mendeko gizartean? Zuen Euskal Herri txiki honetan, adibidez?
"Zuen" zergatik esan duen izan da nire lehen erantzuna: badu denboratxo bat euskaraz aritzen garela, bakoitza bere azentutik; "gure" erabiltzeko gonbita egin diot. Ondotik, hausnarraren makulu, banqueiro-aren erretorika ekarri dut gogora, ozenki: Teoria eta praktika modu ezin kontsekuenteago batean lotzen omen zituen. Egiazki, bonbak jartzen zituztenak eta sindikatuetan jarduten zutenak baino anarkistagoa omen zen. Izan ere, ez omen zen bankari hura baino militante anarkistagorik.
…
Nago, Fernando, denok bihurritzen dugula hizkera gutxi-asko –eta satira egiteko asmorik gabe– bizitzan gertatzen zaizkigunen arabera. Bai eta XXI. mendeko Euskal Herri txiki honetan ere.
Edu Zelaieta Anta.
Iritzi artikulu hau argitaratzean, ALEAk ez ditu bere gain hartzen egileak adierazitako iritziak, ezta horiekin lotutako erantzukizunak. Zure iritzia bidali nahi baduzu, idatzi erredakzioa@alea.eus helbide elektronikora.