Harrimena lantzeko ariketak

Maila berean?

Erabiltzailearen aurpegia Edu Zelaieta 2024ko urt. 21a, 10:25

'Emakumeak eta haurrak lehenbizi', adimen artifizialaren arabera. Irudia: Dall-E, BIng

"Nola ulertu gizakiaren ergelkeria etengabe olioztatzen duen gerraren testuinguruan, emakumeak eta haurrak izen-sistema berean aipatzea komunikabideetan?"

Hegoafrikan heziketa britainiarra jaso zuen Pessoak azaldu didanez, XIX. mendeko abenturazko literaturan sortu zen gerora hainbat filmek ere transmititutako lelo ezaguna: Emakumeak eta haurrak lehenbizi. Mito horren arabera, naufragio batean adibidez, izaki ahulenak omen ziren emakumeek eta haurrek zuten lehentasuna ontzia uzteko.

Garai baten argazki bat, esan dut nik gehiegi pentsatu gabe. Oraindik ere guztiz desagertu ez dena, gehitu du adiskide lisboatarrak. Nola ulertu –hark jarraitu du–, gizakiaren ergelkeria etengabe olioztatzen duen gerraren testuinguruan, emakumeak eta haurrak izen-sintagma berean aipatzea komunikabideetan? Direla hildakoak, direla zaurituak, direla desplazatuak, direla errefuxiatuak. Gerraren tragedia enfatizatu nahi duen erretorika horrek ez ote du adierazten emakumeak eta haurrak maila berean daudela?

Horra, nire bidaideak ohi duen harriduratik, egin berri dizkidan galderak. Azentu portugesak jantzitako euskara txukunean. Jadanik Internet ere majo erabiltzen ikasita.

Edu Zelaieta Anta.

Iritzi artikulu hau argitaratzean, ALEAk ez ditu bere gain hartzen egileak adierazitako iritziak, ezta horiekin lotutako erantzukizunak. Zure iritzia bidali nahi baduzu, idatzi erredakzioa@alea.eus helbide elektronikora.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago