Harrimena lantzeko ariketak

Is the Basque Country a multicultural society?

Erabiltzailearen aurpegia Edu Zelaieta 2023ko abe. 17a, 12:00

'Euskal Herria gizarte multikulturala da?', adimen artifizialaren arabera. Irudia: Bing

"Zenbaitek adierazi zuten Euskal Herria, gaur-gaurkoz, ez dela gizarte multikultural bat. Ez oraindik-edo"

Izenburuko galderaz aritu zen lehengoan Pessoa ikastaro batean, ingelesez, hainbat irakasle eta ikertzailerekin. Nire bidaide portugesak espero zuen zalantza-izpirik-gabeko-erantzunaren kontrara, dudak nagusitu ziren foro akademikoaz. Ildo beretik, aniztasun kulturalaren zantzu batzuk aitortuagatik ere, zenbaitek adierazi zuten Euskal Herria, gaur-gaurkoz, ez dela gizarte multikultural bat. Ez oraindik-edo.

Txunditua itzuli zen etxera mundu onirikoa maite zuen lisboatarra. Ikastaroan gertatu zitzaiona kontatu beharraren beharrez. Hainbesteko emozioari arrazoimen –eta baltsamo– pixka bat jartze aldera, datuetara jo genuen biok. Konparazio baterako, Gasteizko Udalaren erroldak ageri duenez, –Nazio Batuen Erakundeak aitortzen dituen 195 estatuetatik– 130 nazionalitatetik gorako jendea bizi gara hirian.

Egungo pedagogiak gomendatzen duen eran, Harrimena Lantzeko Ariketa hau interaktiboago bihurtzeko asmoz, zuen erantzunak bidaltzea estimatuko genuke Pessoak eta biok.

Edu Zelaieta Anta.

 

Iritzi artikulu hau argitaratzean, ALEAk ez ditu bere gain hartzen egileak adierazitako iritziak, ezta horiekin lotutako erantzukizunak. Zure iritzia bidali nahi baduzu, idatzi erredakzioa@alea.eus helbide elektronikora.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago