Harrimena lantzeko ariketak

Lepoa garbi

Erabiltzailearen aurpegia Edu Zelaieta 2023ko urr. 1a, 09:00

'Haikuak sokaren esperoan', adimen artifizialaren arabera. Irudia: Dall-E, Binbg

"Urkamendiko soka ez zikintzeko garbitu zuen lepoa heriotzaren korridorean zegoen presoak"

Lepoa garbitu zuen presoak neguko urarekin. Profesionalki gutun komertzialak itzultzen zituen Pessoaren eta bion harridurarako, urkamendiko soka ez zikintzeko garbitu zuen lepoa heriotzaren korridorean zegoen presoak: ez zuen, nonbait ere, zikinik utzi nahi munduan. Txundigarriro, gehiago arduratu zen bizia kenduko zion sokaz bere buruaz –lepoaz– baino.

17 silabatan adierazi zuen azken ekintza hura. Haiku modura. Japonieraz. Gaur den egunean, indarrean dirau heriotz zigorrak niponen uhartedian; urkabea da bertako administrazio publikoak presoa hiltzeko baliatzen duen metodoa. Asmatu duzue: punta-puntako teknologia digitala nagusi den herrialde berberean.

Kasualitatez aurkitu omen zuen haiku hori –eta beste 80– Seyko Otak. Urte batzuk geroago, poema berezien bilduma gaztelaniara eraman zuen Elena Gallegorekin batera: Haikus en el corredor de la muerte eman zioten izena bi itzultzaileek liburuari.

31 urte zituela urkatu zuten Kazuyuki. Lepoa garbi.

Edu Zelaieta Anta.

 

Iritzi artikulu hau argitaratzean, ALEAk ez ditu bere gain hartzen egileak adierazitako iritziak, ezta horiekin lotutako erantzukizunak. Zure iritzia bidali nahi baduzu, idatzi erredakzioa@alea.eus helbide elektronikora.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago