Harrimena lantzeko ariketak

Pessoa eta biok

Erabiltzailearen aurpegia Edu Zelaieta 2023ko ira. 10a, 10:00

'Hitzak josten dituen gizon zaharra', adimen artifizialaren arabera. Irudia: Dall-E, Bing.

"Harrimena, bizitzako gauza gehien-gehienak bezalaxe, landu egin daiteke"

Sei ter o pasmo esencial idatzi zuen Fernando Pessoak. "Badakit oinarrizko harrimena izaten" modura itzul genezake euskarara. Eta hala ekarriko dugu astero ALEAra, 2023-2024 ikasturte honetan.

Harrimena, bizitzako gauza gehien-gehienak bezalaxe, landu egin daiteke –hori, duda izpirik gabe, berri ona da–. Gehiegizko atrebentziaz akaso, harrimena lantzeko ariketak josteari ekin diot, eta irule deitu neure buruari. Izan ere, ehuntzeko gaia hari bihurtzea da irutea, Euskaltzaindiaren arabera. Eta langintza horretan, zirrosiak jota literaturaren historiara igaro zen Pessoaren laguntza ezin hobea da.

Egina da gonbita, lagunok, harriduraren zirrara sumatzeko. Gorputz-gogoa, nolabait edota norabait, mugitzeko. Jendea harritzen ez den guztietan –geu gara jende hori, hirugarren pertsona bilakatuta– harritzen hasteko. Pessoa eta biok bezala.

 

Edu Zelaieta Anta.

Iritzi artikulu hau argitaratzean, ALEAk ez ditu bere gain hartzen egileak adierazitako iritziak, ezta horiekin lotutako erantzukizunak. Zure iritzia bidali nahi baduzu, idatzi erredakzioa@alea.eus helbide elektronikora.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago