Disfrutometroa

Hazia: gosariak eta errazioak Azoka Plazan

Erabiltzailearen aurpegia Disfrutometroa 2023ko ira. 15a, 12:50

Disfrutoi horiek! Iruñeko Baserriberri taldeko sukaldariek proiektu berria jarri dute martxan Gasteizko Azoka Plazan: Hazia gastrotaberna. Merkatu Menuaren faltan, bere gosari eta errazio apartak probatu ditugu jada.

Badakizue leku onak asko gustatzen zaizkigula, eta gustatzen zaizkigunean beti errepikatzen dugula. Duela aste batzuk, Hazia gastrotabernako errazioak probatzera joan ginen Gasteizko Merkatu Plazan duen lokal berrira, eta oraingoan berriro itzuli gara haien ogi txigortu apartak gosaltzeko. Jarraian, dena kontatuko dizuegu.

Gosariak

Askotariko tostadak dituzte. Guk bi dastatu ditugu, eta ziur itzuliko garela gehiago probatzera:

  • Brioche ogi txigortua, ahuakate eta nitamago arrautza gorringo likidoarekin.
  • Baserriko ogi txigortua, ahuakate eta izokin ketuarekin.
Errazioak
  • Patatus alaia: bi egosketako patata minak, kanariar mojo berdearekin, tipularekin eta pipar ozpinduarekin.
  • Aiba la ostia muuuuukretak: behi txuletoizko kroketak.
  • Titani-k bonbo tomatetxoa: eguneko arraina eta sasoiko tomatea, Orio estiloko tigre esnea eta bere "rekuteku" guztia.

Ziur laster itzuliko garela Merkatu Menua dastatzera... sekulako pinta dauka eta!

Jarraitu Disfrutometroaren Instagram kontua: @eldisfrutometro

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago