Disfrutometroa

Angostoko Kanpina: eguneko menua Gaubeako bailaran

Erabiltzailearen aurpegia Disfrutometroa 2023ko ira. 1a, 13:00

Disfrutoi horiek! Udaz eta Arabaz gozatzen jarraitzen dugu, eta oraingoan beste plan zoragarri bat dakarzuegu: eguneko menua Angostoko Kanpinean, Villanañen, inguru zoragarri baten erdian.

Gaur Arabako mendebaldera goaz: Angostoko Kanpinera. Villanañe herrian dago, Gaubeako udalerrian, aukera asko eskaintzen dituen inguru paregabe batean. Guk Sobrongo ferrata bidea egin dugu (gogoratu erreserbatu behar dela), bai eta inguruko mendi batzuk ere, hala nola Batxikabo, Costoria, Mota eta beste asko.

Bazkaltzera Angostoko Kanpinera hurbildu gara. Bertan bi barra dituzte: lehenengoan errazioak eska daitezke eta jatetxean bertan jan; eta kanpoko barran, berriz, pizza eder batzuk hartu.

Gu hainbat egun egon ginen kanpinean. Errazioak eta hanburgesak afaltzeaz gain, kartako hainbat gauza probatu ditugu:

PIKATZEKO
  • Piper entsalada hegaluze mentrezkarekin
  • Tomate entsalada
  • Txipiroi puntatxoak
BIGARRENAK
  • Entrekota
  • Eguneko arraina
  • Hegaluze mentrezka labean
POSTREA
  • Gazta tarta
  • Sagar tarta

Zer iruditu zaizue plana? Egitera animatuko zarete?

Jarraitu Disfrutometroaren Instagram kontua: @eldisfrutometro

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago