Disfrutometroa

Zelaitxo Baserrian bisita gidatua eta ahuntz-gazta dastaketa

Erabiltzailearen aurpegia Disfrutometroa 2023ko mar. 31a, 13:00

Disfrutoi horiek! Aste honetan Añua herriko Zelaitxo Baserriko ahuntzak bisitatu ditugu, eta Iñaki Eceiza gaztagilearen artisau gazta probatu dugu. Orain, bisita gidatu bat eta gazta dastaketa bat zozkatuko dugu. Parte hartu nahi duzue?

Azken asteetako isiltasunaren ostean, Disfrutometroa bueltan da ALEAra, eta, gainera, zozketa berri eta oso berezi batekin. Aste honetan bisitatu dugun Zelaitxo Baserriarekin eta Iñaki Ezeiza gaztagilearekin elkarlanean, bi gauza zozkatuko ditugu:

  • Bisita gidatua: Añua herriko (Burgu) Zelaitxo Baserrian, ahuntz-gaztaren artisau elaborazioa eta baserriaren egunerokotasuna ikusi ahal izango ditugu, baita ahuntzekin egon ere.
  • Gazta dastaketa: bisita gidatuaz gain, Zelaitxo ahuntz-gazta dastatzeko aukera izango da, baita bertan erosteko ere.

Irteera datorren astean egingo da, apirilaren 3tik 9ra arteko astean, baina egun zehatza aurrerago zehaztuko dute. Guztira, hiru irabazle izango dira, eta bakoitzak beste lagun bat eramateko aukera izango du.

Baina, zer egin behar da parte hartzeko? Oso erraza da:

Nahi adina aldiz parte hartzeko aukera dago, betiere pertsona ezberdinak aipatuta.

Zozketa apirilaren 2an, igandean, 21:00etan egingo da.

Zorte on guztioi!

Jarraitu Disfrutometroa Instagramen eta parte hartu zozketan hemen: @eldisfrutometro

Erlazionatuak

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago