Disfrutometroa

Calçot garaia da, baita Gasteizen ere

Erabiltzailearen aurpegia Disfrutometroa 2023ko ots. 17a, 10:00

Disfrutoi horiek! Egunotan calçotak jan ditugu Mano Lenta jatetxean. Betidanik nahi izan dugu Kataluniako produktu tipiko hori probatu, baina orain arte ez dugu aukerarik topatu Gasteizen. Orain bai.

Calçotada ikaragarria egin dugu, Tomas Alfaro Margolariaren kaleko 11. zenbakian dagoen Mano Lenta jatetxeari esker; beti bezala, gure beharrak asetuz.

Gogoratu: calçotak probatu nahi baduzue, aldez aurretik erreserbatu behar duzue, kartaz kanpoko produktua baita. Jatetxera deitu, produktu hori probatu nahi duzuela esan, eta beren romesko saltsa liluragarriarekin prestatuko dizuete.

Presta zaitezte gozatzeko, ez soilik calçoten zaporearekin eta saltsarekin, baita produktu zoragarri hau zuritu, busti eta irensteko esperientziarekin ere.

Eta zuek... Probatu duzue?

BIDEOA

Jarraitu Disfrutometroa Instagramen: @eldisfrutometro

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago