Disfrutometroa

Non topatu Gasteizko txokolate eta txurrorik onenak?

Erabiltzailearen aurpegia Disfrutometroa 2023ko urt. 27a, 17:30

Disfrutoi horiek! Agindu genizuen bezala, txokolatea txurroekin jateko Gasteizko Top 5 bilatzera atera gara: Larmonia, La Creme, Faithfully, Paris Kafetegia eta Como Churros txokolategiak.

Lehenik eta behin, mila esker Arabako ALEAri ibilbide hau egitea proposatzeagatik. Horrekin batera, saldarik onena bilatzea proposatu ziguten ere, eta datozen egunetan aterako dugu. Asteburuan zehar gogor aritu gara lanean, eta Gasteizko bost txokolategirik onenetan izan gara. Izugarri gozatu dugu:

  • 01 Larmonia Txokolategia: Betiko txokolatea (2,10 euro), hiru txurro euro bat, eta borrak 0,60 euro. Gure ustez, Gasteiz osoko artisau borrarik onenak.
  • 02 La Creme Txokolategia: Gasteizko erdigunean, Plaza Berrian. Askotariko gosariak dituzte. Txokolatea eta bi txurro: 4 euro. Probatu genituen txurroak pixka bat pasatuta eta bigunduta zeuden. Hala ere, azukre-hodeidun txokolatea dute, eta oraindik probatu beharko dugu.
  • 03 Faithfully Txokolategia: Leku hau ez genuen ezagutzen eta izugarri gustatu zaigu. Beren produktu guztiak etxekoak dira, eta irin ekologikoa eta panela erabiltzen dituzte txurroak egiteko; horrek oso zapore berezia ematen die. Txokolatea 2,50 euro eta txurroak 2,40 euro. Gainerakoak baino apur bat garestiago.
  • 04 Paris Kafetegia: Ez da askorik esan behar. Onenetakoa, betikoa. Txokolatea sekulakoa, eta txurroak oso oso goxoak. Txokolatea bost txurrorekin: 2,80 euro. Kalitate-prezioari dagokionez, onenetakoa.
  • 05 Como Churros Txokolategia: Hemen txurreria tradizionaletik aldendu gara pixka bat, baina betiko txurroak eta txokolatea eska ditzakezue ere. Beste aukera bat duzue: txurro glaseatuak, beteak (txokolatearekin, txokolate zuriarekin, fruitu gorriekin...), saltsan bustita eta toppingekin gainetik. 2,50 euro bakoitza. Txokolatea: 2 euro. Bakarrik eramateko aukera, han ez baitago kontsumitzeko lekurik; horren ondorioz, apur bat galtzen du gainerakoekin alderatuta.

Espero dugu gure ibilbidea gustuko izatea eta guk bezainbeste gozatzea. Utzi zuen iritziak eta gomendatu ezazue beste txokolategiren bat. Eskerrik asko zuen laguntzagatik.

Jarraitu Disfrutometroa Instagramen: @eldisfrutometro

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago