Aurreko egunean txuleta jan genuela esan genizuen, eta pista bat eman genizuen: Aiaraldean izan zela. Guzurtegi jatetxea Maroñon dago; herri txiki bat da, baina xarma handikoa.
Sekulako jatetxea da, Arabako herri txiki batean galdua, eta jaki eta produktu izugarriekin. Bazkaltzeko karta aukeratu genuen:
Entranteak:
- Hegaluze entsalada.
- Etxean egindako urdaiazpiko kroketak.
Gero, plater indartsuekin jarraitu genuen:
- Legatza txingarretan.
- Txuleta: itzela, oso produktu ona eta esku hobea.
Postrerako gatzatu pastela probatu genuen, zoragarria.
Oso leku gomendagarria da. Probatzeko zortea izan baduzue, bota iruzkin bat.
Jarraitu Disfrutometroa Instagramen: @eldisfrutometro