Botanic jatetxea gastronomia ezberdin batean oinarritutako lokala da, Kubako gastronomiari eta plater begetarianoei keinu bat eginez. Errazioetan eta sekulako bokata kubatarrean espezializatua. Zapatari kalearen birgaitzean ekarpena egin nahi du bere apustu gastronomiko berritzailearen bitartez.
Honako hau eskatu dugu pikatzeko:
- Tekeñoak
- Botanic Natxoak: Gasteiz osoko nire natxorik gogokoenak direla pentsatzen jarraitzen dut.
Bere ogitarteko ospetsu batekin jarraitu dugu. Kubanito ogitartekoa: urdaiazpiko errea, edam gazta, york urdaiazpikoa, pepinillo gazi-gozoak, gurina eta mostaza; dena grill-ean egina.
Postrean gazta couland bat hartu dugu, oso bitxia eta zapore onekoa.
Disfrutoi horiek! Oraindik probatu ez baduzue, ez izan zalantzarik eta ez galdu aukera. Leku oso gomendagarria da.
Ohiko geldialdia
Gure kasuan, ez da lehenengo aldia izan. Aurretik askotan izan gara Botanic jatetxean, Zapatari kaleko 84. zenbakian, eta Disfrutometroan beste bi bisita kontatu ditugu. Lehenengoa 2021eko urrian; eta bigarrena urte bereko azaroan.
Duela urtebete egin genuen gure lehenengo bisita ofiziala, eta kubatar menu berezi bat prestatu ziguten. Mokadu menu bat, dena batera jateko. Basatia:
- Entsalada
- Txerri errea
- Arroza eta frijoleak
- Banana ar frijitua
- Juka, ezti-mostaza saltsarekin
Postrean, guayaba Philadelphia gaztarekin. A ze zapore konbinazioa! Asko gozatu genuen, eskerrik asko Botanic-eko taldeari.
Bigarren bisita bat pendiente utzi genuenez, handik gutxira Botanic espezialitateak probatzeko itzuli ginen, eta dastetzeke gelditu zitzaigun plater bakarra bere plater birakaria izan zen; hurrengo bisita baterako utzi genuen.
Hasteko, tekeñoak eta natxoak eskatu genituen. Natxoak sekulakoak dira... Aspalditik probatu ditudan onenak izan daitezkeela uste dut. Oso gomendagarriak.
Jarraitzeko, bere produktu izarretako bat eskatu genuen: kubatar ogitartekoa. Kasu honetan, hiru izan ziren: Botanic ogitartekoa, Kubatar ogitartekoa eta urdaiazpiko erreko ogitartekoa. Hirurak oso onak, goxoak eta gozagarriak dira, baina, gure ustez, Botanic edo Kubatarra dira dastatzeko onenak.
Jarraitu Disfrutometroa Instagramen: @eldisfrutometro