Disfrutometroa

Guisote: kroketetatik jaki gisatuetara jauzia

Erabiltzailearen aurpegia Disfrutometroa 2022ko aza. 11a, 12:30

Aste honetan Guisote proiektuaren inaugurazioa kontatuko dizuegu, Kroketak.eus-en proposamen berria, bere kroketa ospetsuen bexamela egiteko gisatuetan oinarritua.

Disfrutoi horiek! Ostegun honetan Kroketak.eus-eko gure lagunen produktuen saga berriaren inaugurazioan izan gara. Bere produktu berriek Guisote izena dute. Ideia honen eszenaratzea kroketen bexamelak egiteko gisatuen eskutik eta eboluziotik dator. Horri esker, jateko prest dauden gisatuak merkaturatu ahal izan dituzte, beren nortasun ikurrari eutsiz: artisau elaborazioa eta zero kilometroko produktua.

Produktu berri horiek dagoeneko lor ditzakezue Abastos Plazan duten lokalean, zero kilometroko bere kroketa ospetsu eta goxoekin batera. Ohartarazten dizuegu: zapore eta kalitate ikaragarria dituzte!

Salgai jarri dituzten produktuak eta haien prezioak doazkizue:

  • Euskal Txerri belarria: 7,50 euro
  • Txahal-muturrak: 5,95 euro
  • Lumagorri oilasko hegal marinatuak: 6,95 euro
  • Lumagorri oilasko hegats gisatuak: 6,95 euro

Jakina, beren plater guztiak dastatzeko aukera izan dugu, eta asko gustatu zaizkigu. Barrukiak gustuko badituzue edo Lumagorri oilasko hegaltxoak dastatu nahi badituzue, hurbildu zaitezte Kroketak.eus-eko gure lagunengana. Eta oraindik ez badituzu beren kroketak probatu, ez galdu aukera!

Jarraitu Disfrutometroa Instagramen: @eldisfrutometro

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago