Disfrutometroa

Salvaje, afari amerikar basati bat

Erabiltzailearen aurpegia Disfrutometroa 2022ko urr. 21a, 11:30

Amerikar estiloko Salvaje jatetxe berrian afaldu dugu, Zabalgana auzoan. Asko gustatu zaigu, eta gure bisita eta probatu dugun guztia kontatuko dizuegu. Gauza asko izan dira.

Jatetxe berri honek Salvaje American Diner du izena, eta Ozeano Barearen kaleko 9. zenbakian dago (Zabalgana). Partekatzeko hainbat gauza eskatu ditugu:

  • Tipula uztaiak
  • Jalapeño berdea gazta krematsuarekin
  • Natxo arrak: frijole, cheddar gazta, saltsa garratza eta guakamolearekin

Kartako hasierako plateren kopurua zoragarria da, eta zerrenda oso luzea. Hainbat gauza probatu gabe geratu gara: besteak beste, plater ultra-pikanteak, Bufalo Wings hegaltxoak, Hulk erara egindako oilasko tirak, edo jalapeño gorriak. Horiek probatzeko itzuli beharko gara.

A ze hanburgesa puskak! Hemengoa beste maila bat da

Esan beharra dago duela gutxi ireki dutela, eta, ondo lan egin arren, praktika apur bat falta zaie, eta hori zerbitzuaren xehetasun txikietan islatzen da. Baina, gure ustez, hori behin-behinekoa da erritmoa hartu arte, eta, gainera, langileen gogoak eta tratu onak konpentsatzen dute.

Hanburgesei buruz hitz egin behar dugu orain. A ze hanburgesa puskak! Hemengoa beste maila bat da. Esan behar dugu aspaldi ez genuela maila honetako haragi eta hanburgesarik jaten. Honako hauek probatu ditugu:

  • Salvaje Black %100 Amerikar Behia: Primigenius haragia, ogi beltza, saltsa basatia, cheddar gazta, hirugiharra, tipula uztaiak eta tekeñoak.
  • Smoky Sara: Smoky Sara saltsa, tipula uztaiak, hirugiharra eta gazta.
  • Memphis Ribs Burger: saihets hezurgabetua, aza, burbon BBQ saltsa eta tipula gorria.

Badugu Gasteizko hanburgesa kuttun berria. Salvaje Black basatiarekin liluratuta geratu gara... Probatu beharrekoa da. Zorionak, benetan, konbinazio puska horrengatik.

Badakizue: ez galdu Salvaje jatetxeko gure lagunei bisita bat egiteko aukera, Zabalgana auzoan.

Jarraitu Disfrutometroa Instagramen: @eldisfrutometro

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago