Ametsak

Erabiltzailearen aurpegia Cira Crespo 2020ko ots. 3a, 10:17

"Batzuetan ematen du amesgaiztoen eta betegabeko ametsen zerrenda luzeegia dela, ezta?"

1875ean, Basamortuaren konkista hasi baino lehen, hau da, bere herriaren hondamena hasi baino lehen, Namunkura lider maputxeak buruzagi militar argentinar bati gutun bat idatzi zion: "Kristauek lursail bat kentzen zidatela amets egin dut. Kasu honetan, nik defendatzen ditudan lursail hauek kentzen badizkidate, orduan, kristauen artera joan eta kalte handiak egingo ditut eta hala jakingo dugu nork dezakeen gehiago".

88 urte geroago baino ez, belaunaldi bat baino askoz gehiago ez, buruzagi afroamerikar batek, Martin Luther Kingek, Washintongen, jendetza baten aurrean diskurtso historiko bat egin zuen: "Adiskideok, gaur diotsuet, gaurko eta biharko zailtasunak eta frustrazioak gorabehera, oraindik amets bat dudala. Amerikar ametsean sakon errotutako ametsa da. Egunen batean, nazio hau altxatu eta bere kredoaren benetako zentzuaren arabera biziko dela amesten dut: gizon guztiak berdin sortu zirela berresten dugu ziurtasun osoz".

Sei urte geroago hil zuten, tiroz. 

Batzuetan ematen du amesgaiztoen eta betegabeko ametsen zerrenda luzeegia dela, ezta? Eta, hala ere, gizakiok amets egiten dugu, etengabe.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago