Zer da errealitatea?

Erabiltzailearen aurpegia Cira Crespo 2018ko abe. 14a, 10:43

"Azalean geratzen bagara, zer egingo dugu beldurra, esperantza edo maitasunarekin?".

Pasa den astean, Guggenheimeko erakusketa batera joan ginen. Modernitatera hurbiltzen ziren margo batzuk ikusi genituen. Han geunden bitartean, gure telefono-gidak oso gogoeta interesgarria aipatu zuen: "Gu, mendebaldetarrak, errealitearen menpe egon gara". Hau da, XIX.ean sortzaileak "egiazkotasunaren" morroiak ziren eta kostata lortu zuten ihes egitea. Lehenengo pintzelkada bihurri batzuk besterik ez ziren, gero elementu ezegokiak, eta azkenean, deskonposizioa, itxuragabetasuna, errealitatez kanpoko margoak. 

Hortik aurrera, artearen helburua ez zen irudiak oso ondo islatzea izan, kontakizunaren aukerak zabaltzea baizik. Zeren eta mundua ez baita ikusten ditugun gauzak bakarrik. Azalaren atzean badaude garrantzia duten hainbat istorio. Gainazalean geratzen bagara, zer egingo dugu beldurra, esperantza edo maitasunarekin? Ikusten ez diren gauzekin, alegia? Errealitatearekin ez da nahikoa. 

Gu animalia bereziak gara. Bizitzearen eta hiltzearen kontzientzia daukagu, adibidez, eta, besteak beste, horrek gizaki egiten gaitu. Are gehiago, kontzientzia sortu zenetik beldurrak eta galderak ere agertu ziren: Zer egiten dugu hemen? Nola iraun dezakegu luzaroan? Hausnarketa honetan sakontzeko sortzaile bihurtu ginen. Bide batez, beste mundu batzuk asmatu genituen, beste aukera batzuk, errealitatetik urrun. 

Segi dezagun asmatzen, behar dugu-eta.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide