Burujabetza eske elkartu dira Bergaran

Erabiltzailearen aurpegia Nerea Intxausti 2026ko uztailaren 20a

Herri erakundeetako ordezkarien bilkura, Bergaran. Argazkia: ENDIKA PORTILLO / FOKU

Foruen abolizioaren 150. urteurrena eta Bergarako Alkate Mugimenduaren 50. urteurrena oroitzeko, Bergaran bildu dira Euskal Herri osoko herri erakundeetako ordezkariak.

Berrehun bat alkate, zinegotziak eta Euskal Herriko herri erakundeetako ordezkariak bildu dira Bergarako Usondo parkean. Borobil bat osatu dute horiek guztiak eseri diren aulkiek, eta ekitaldi instituzionala egin dute Foruen abolizioaren 150. urteurrena eta Bergarako Alkate Mugimenduaren 50. urteurrena oroitzeko. Bertan izan dira, besteak beste, Laudio, Amurrio, Legutio eta Asparreneko alkateak.

Ekitaldian zehar, Klara Badiolaren off-eko ahotsak gogorarazi du nola bildu ziren Euskal Herriko udal ordezkariak Bergaran 1976ko uztailaren 21ean, frankismoaren amaieran. Foruen abolizioaren mendeurrena gogoratu zuten –1876. urtean izan zen–, eta baita autogobernuaren aldeko aldarria berritu ere. Asmo hori bera dauka gaurko ekitaldiak ere, 50 urte beranduago. Autogobernua berritzeko eta erabakitzeko konpromisoa berretsi dute EAJk eta EH Bilduko ordezkariek. Euskal lurraldeek eskubide historikoak aldarrikatu dituzte, eta hitz eman dute "subiranotasun eremuak gaur egunera eta etorkizunera proiektatzen" segituko dutela. 

 

Berria egunkariak argitaratu du albistea eta Creative Commons by-sa lizentziari esker zati bat ekarri dugu ALEAra. Jatorrizko albistea  hemen duzu ikusgai.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago