Iluna da Aritz Ibarra Agirrezabal marrazkilariak Aldaxka pozoituak bere komikiari eman dion giroa, iluna baita Lehen Mundu Gerrak Ipar Euskal Herrian utzitako arrastoa: 6.000 herritar hil zituzten frontean —Ipar Euskal Herriko orduko biztanleriaren %3,2; hildakoen erdiek zituzten 28 urte baino gutxiago—, eta bertze 15.000 inguru zauritu ziren. Herritar anitzek gerrak eztanda egin bezain pronto erabaki zuten frontera ez joatea: 13.000 intsumiso izan ziren Ipar Euskal Herrian, Lehen Mundu Gerran. Bertze mila inguruk, berriz, jasotako baimenak baliatu zituzten frontera ez itzultzeko.
Aritz Ibarra marrazkilariak (Gasteiz, 1992) Beran azaldu ditu datu horiek guztiak, han aurkeztu baitu Aldaxka pozoituak, Udalbiltzaren Geuretik Sortuak programaren barruan egindako komikia. Hona bostekoa! izeneko liburuan argitaratu du Udalbiltzak, programaren bigarren aldian parte hartu duten bertze lau marrazkilarien lanekin batera. Iñaki Martiarena Mattin, Unai Gaztelumendi, Eñaut Aiartzaguena eta Kote Camacho Koteto irudigileek osatzen dute bostekoa.
(...)
Albiste hau BERRIAk argitaratu du, eta Creative Commons by-sa lizentziari esker ekarri dugu ALEAra. Jatorrizko albistea hemen duzu osorik ikusgai.