Nola gainditu "sabaia" euskaraz

Erabiltzailearen aurpegia Aratxa Iraola 2024ko urt. 5a, 09:00

MIntzalagunen jaia, Lapuebla de Labarcan. Argazkia: Euskaltzaleen Topagunea

16-24 urte artekoen artean, %64 dira euskaldunak Araban; adinean gora egin ahala, erdaldun elebakarren portzentajea asko handitzen da, eta horien arabera ezarritako hizkuntza irizpideak euskarazkoekin nola ordezkatu: hortxe dago egun erronketako bat.

Positibo, neurrian. Arabako egoera hitz horiekin laburtu zuen 2017an, datu soziolinguistiko berrienen gainean gogoeta egiteko eskatu zitzaionean, Aztikerreko ikertzaile Asier Etxenikek. Orain ere, azken datuei erreparatuta, baikor izateko motiboak ikusten ditu. Arabak orain hamarraldi batzuk zuen egoera soziolinguistikoa aintzat hartuta, "meritu bikoitza" ikusten du urteotan egin diren hainbat aurrerapausoetan, eta uste du zer ikasia badela horiei begiratuta. Ez da gutxiagorako. 1981ean, 5 urtetik gorakoen artean, herritarren %4 ziren elebidunak Araban; orain, %30,1. Datu guztiz nabarmengarria da hori.

Azken datuen arabera, gainera, iragan hamarraldietako hobekuntzan ez dago etenik aldagai nagusiei dagokienez. Ezagutzan, adibidez: 16 urtetik gorakoen artean, elebidunak %19,2 ziren 2016an; orain, %22,5. Erabileran: 2016an %1,7k egiten zuten euskaraz erdaraz baino gehiago; orain, %2,6k. Jarreran ere, oro har, euskara sustatzearen aldeko mezuak nabarmen agerikoagoak dira kontrakoak baino. Baina abisu eman du Etxenikek: "Feminismoan nola aipatzen den kristalezko sabaia? Araban, hizkuntzarekin lotuta, badago halako talka bat".

 

Erreportaje hau BERRIAk argitaratu du eta Creative Commons by-sa lizentziari esker ekarri dugu ALEAra. Jatorrizko albistea hemen duzu osorik ikusgai.

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago