Koronabirusa

Bigarren dosia AstraZenecarena hartzeko aukera emango dute

Erabiltzailearen aurpegia Juanma Gallego 2021ko mai. 20a, 08:00
Besteak beste, Hezkuntzako langileak daude bigarren dosiaren zain. / IREKIA

Espainiako Gobernuak dio baimen informatu bat eman beharko dela horretarako, eta aukera hori Bioetika Batzordeak onetsi behar duela.

AstraZeneca txertoari loturik sortu diren gertaera tronbotiko arraroek soka luzea ekarri dute. EMA Sendagaien Europako Agentziak jarraibide osoa emateko aukera babesten du oraindik, txerto horren onurak arriskuak baino askoz handiagoak direlakoan. Baina hainbat gobernu zuhur azaldu dira AstraZenecarekin jarraitzeari dagokionez, eta txertaketa horiek bertan behera utzi dituzte. Hori horrela, Espainiako Gobernua autonomia erkidegoetako ordezkariekin bildu zen atzo, eta hiru mezu nagusi zabaldu zituen.

Batetik, bere lehentasuna dela txertoaren lehen dosia AstraZenecarena jarri dutenei Pfizerrena ematea bigarrena; bestetik, bigarren dosirako Pfizer jarri nahi ez dutenei aukera emango diela AstraZenecarena jartzeko, eta horretarako baimen informatu bat eman beharko dutela. Azkenik, erantsi zuen bigarren aukera horri oniritzia eman behar diola Espainiako Bioetika Batzordeak.

Albiste hau BERRIAk argitaratu du eta Creative Commons by-sa lizentziari esker ekarri dugu ALEAra. Jatorrizko albistea eta informazio osatuagoa hemen dituzu ikusgai.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide