AstraZenecaren lehen dosia jarri zaienei beste ekoizle baten bigarren dosi bat jartzeko aukera aztertu zuen atzo arratsaldean bilera batean Espainiako Osasun Publikoaren Batzordeak. Carolina Darias Espainiako Osasun ministroak joan den astean argudiatu zuen gaiaren bueltan egiten ari diren ikerketen emaitzen zain zegoela AstraZenecaren txertaketaren ondorioz sorturiko atakatik atera ahal izateko, baina atzo bertan iritsi ziren Carlos III.a Institutuak gidatutako CombivacS entsegu klinikoaren datuak, eta, horien argitara, badirudi AstraZenecaren dosi bat eman ostean Pfizer etxekoa txertatzea, segurua izateaz gain, eraginkorra ere badela. Hortaz, AstraZenecaren txertoa jaso duten 60 urtetik beherakoei Pfizer etxeko bigarren dosia ematea proposatzea erabaki dute Espainiako osasun agintariek.
AstraZenecaren txertoa jaso duten 60 urtetik beherakoei Pfizerreko bigarren dosia ematea proposatzea erabaki dute Espainiako osasun agintariek.
60 urtetik beherakoei begira izan ditu Espainiako Gobernuak bigarren dosiaren gaineko dudak; izan ere, populazio gazteenetan AstraZenecak tronboak eragin ditzakeela jakina da—arriskua oso apala bada ere— eta horrek sorrarazi du txerto horren gaineko mesfidantza. 60-70 urte artekoen artean jarraitu dute txerto hori jartzen.
Albiste hau BERRIAk argitaratu du eta Creative Commons by-sa lizentziari esker ekarri dugu ALEAra. Jatorrizko albistea hemen duzu ikusgai.