ALEAk 5 urte

'Alea' aleka, bost urtez

Erabiltzailearen aurpegia Urtzi Urkizu 2020ko urt. 25a, 10:25

Egoitzaz aldatu behar izan dute Arabako Alea-ko langileek. Antonio de Sucre kalean daude orain. / ALEA

Arabako Alea astekariak erakusketa bat jarri du Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxean.

Bost urte bete berri ditu Arabako Alea aldizkariak, eta, urteurrena ospatzeko aurreneko ekitaldia erakusketa bat prestatzea izan da: Zortziak bost Araban izeneko erakusketa Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxean jarri dute. Otsailaren 2ra arte egongo da ikusgai. «Atzera begirako hausnarketa egiteko orduan, hitzetara eta irudietara jotzeko beharra izan du Alea-k», azaldu dute Arabako euskarazko hedabideko arduradunek. Horrenbestez, azkeneko bost urteetan egindako lanaren ispilu izan nahi du erakusketa horrek. Astekarian agertu diren pertsona ezagunak, jazotako gertakizunak, gizarteko aldarrikapenak, Arabako txokoak eta beste zenbait bitxikeria daude erakusketan ikusgai.

Gasteizko GEU elkarteak, BERRIAk eta Goiena komunikazio taldeak sortu zuten elkarrekin Arabako Alea, 2015ean. Aldizkariak paperezko edizioaren itxura aldatu zuen, 2018an. Iaz, berriz, webgune berria jarri zuten martxan, bereziki sakelakoetan «argi eta erabilgarri» agertzeko prestatua (Alea.eus).

Albiste hau Berriak argitaratu du eta Creative Commons by-sa lizentziari esker ekarri dugu ALEAra. Jatorrizko albistea eta informazio osatuagoa hemen duzu ikusgai.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago