Gasteizko Michelin 11 egunez egongo da itxita abenduan

Erabiltzailearen aurpegia Berria 2019ko aza. 20a, 09:32
Abenduan Michelin lantegia 11 egunez egongo da itxita. / Argazkia: Alea

Eguberrietako jaiegunei bost eguneko etenaldia batuko zaie, gurpil erraldoien ekoizpen lineetan. Langileen batzordeak susmoa du neurriak zerikusia duela hitzarmen berriaren negoziazioarekin.

Obra publikoetako, ingeniaritza lan handietako eta meatzaritzako ibilgailuetarako gurpil erraldoiak dira Michelinen Gasteizko lantegiaren ekoizpenik garrantzitsuena. Zuzendaritzaren arabera, gurpil berezi horien eskaria murriztu egin da aurten, eta datorren urtean are gehiago apalduko da. Horregatik, Michelinek erabaki du abenduan lana bost egunez etetea gurpil erraldoien ekoizpen lineetan. Bost egun horiek abendu amaierako jaiei batuko zaizkie, eta, ondorioz, guztira 11 egunez egongo da fabrika itxita, abenduaren 20tik 31ra.

Albiste hau Berriak argitaratu du eta Creative Commons by-sa lizentziari esker ekarri dugu ALEAra. Irune Lasaren jatorrizko albistea eta informazio osatuagoa hemen duzu ikusgai.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide