Sutearen abisua jaso ondoren, Xabier kaleko 18. zenbakira joan dira Ertzaintza, anbulantziak eta suhiltzaileak. Iritsi direnean, hainbat bizilagun zeuden bigarren pisuko balkoi batean laguntza eske. Suhiltzaileek eraikinetik atera dituzte, balkoitik bertatik. Ondoren, osasun zerbitzuek artatu dituzte anbulantzian.
Sutearen ondorioz, eraikineko bizilagunak atera dituzte. Guztiek itzuli ahal izan dute beren etxeetara 6:30ak aldera.
Oraingoz, ez dute argitu sutea zer dela eta piztu den.