19 urteko mutil bat hil da Villabuena herrian, sute batean. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak berri eman duenez, pinudi batean piztu zen sua atzo gaueko hamarrak aldera, eta hura itzali ondoren topatu zuten gorpua suhiltzaileek. Ertzaintza gertatutakoa ikertzen ari da, eta Gasteizko insitutu patologikora eraman dute gorpua.
Suhiltzaileek sua itzali ondoren aurkitu zuten gorpua basoan. Txabola baten arrastoak ere bazeuden inguruan.