Bertan behera geratu da biharko eskola jangeletako greba

Erabiltzailearen aurpegia Ibai Maruri Bilbao 2019ko ots. 25a, 09:00

Langileen ordezkarien gehiengoak babestu egin du sindikatuak eta patronalak joan den astean adostutako akordioa.

Ostiral arratsaldean Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako eskola jangela publikoetan lan egiten duten catering enpresetako langile asanbladek berretsi egin zuten ostegunean LAB, UGT eta CCOO sindikatuek patronalarekin lortutako aurreakordioa. Gaur goizean sinatu da behin betiko akordioa, Lan Harremanen Kontseiluaren Bilboko egoitzan. Hiru sindikatuok gehiengoa dute negoziazio mahaian. Beraz, bertan behera geratu da biharko deituta zegoen greba deialdia.

Akordioaren arabera, besteak beste, catering enpresetako langileek Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko sukaldarien soldata bera kobratuko dute irailetik aurrera; langile laguntzaileen soldata %98an parekatuko da. Datozen urteetan, %99an ibiliko ekiparazioa, 2023ko urtarrilean erabatekoa lortuko den arte. Era berean, langile publikoei soldata igotzen zaien aldiro, catering enpresetakoei ere igoko zaie hurrengo hiletik aurrera.

 

Albiste hau Berriak argitaratu du eta Creative Commons by-sa lizentziari esker ekarri dugu ALEAra. Jatorrizko albistea eta informazio osatuagoa hemen duzu ikusgai.

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago