La Polla Recordsen zaleak urduritzen hasita daude taldeak sare sozialetan zabaldu duen mezuarekin. Esplizituki esan gabe, oholtzara itzuliko dela eman baitu aditzera. Taldeak kontuak sortu ditu Twitterren, Facebooken eta Instagramen.
Evaristo Paramos buru duen taldea duela 16 urte urte desegin zen, eta, itzultzea erabakiko balu, Euskal Herrian ezagunenetakoa izan den musika taldea bere sorreratik 40 urtera bueltatuko litzateke.
Naiz-en arabera, La Polla Recordsek nazioarteko bira bat egingo du, gutxienez, zortzi herrialdetan barrena.