Otsailaren 28aren eta martxoaren 3 artean jokatu da Gasteizen saskibaloiko Espainiako Kopako azken fasea, eta jada jakinak dira final-laurdenetako lehiak zeintzuk izango diren, eta zoriak euskal derbi bat ekarri du: Lointek Gernika Bizkaiaren eta IDK Gipuzkoaren artekoa, otsailaren 28an. Irabazleak Girona-Valentzia kanporaketako garailea izango du aurkari
Zortea alde izan du RPK Araskik. Izan ere, zerrendaburuen artean ustez ahulena egokitu zaio: Cadi la Seu. Zaleen babesa izango dute Madelen Urietaren jokalariek, baina ezin dute fidatu. Izan ere, ligan 55-69 galdu zuten kataluniarren aurka. Araskik kanporaketa gaindituko balu, Perfumerias edo Al Qazeres izango du kontrario finalerdietan. Arabarrek martxoaren 1ean jokatuko dute fiinal-laurdenetako partida.
Partidak Mendizorrotzan jokatuko dira, eta finalaren ordutegia zehaztua dago: martxoaren 3an, 13:00etan, hain zuzen ere.
Albiste hau BERRIAk argitaratu du eta Creative Commons by-sa lizentziari esker ekarri dugu ALEAra. Jatorrizko albistea eta informazio osatuagoa hemen duzu ikusgai.