Guztia, etxeko goxotasunean

Erabiltzailearen aurpegia Danel Agirre 2018ko urr. 12a, 06:00

Gaur hasiko den Euroligak maiatzeko Gasteizko Lauko Finalean joko gu goia. Bertan izateko bidea egiteko, joan den sasoiko lehen fase kaotikoa saihestu beharra du Baskoniak.

Joan den Euroligan batez besteko baloraziorik onenak izandako 24 jokalarietatik bakarra joan da NBAra. Guztietan onena izan da: draft aukeraketan hirugarren tokian bere izena entzun zuen Luka Doncic. Kalteen balantzea azken urteetako baino askoz murritzagoa da, eta handiki gehienek beren lantaldeak ia osorik mantendu ahal izan dituzte. Erreforma sakonetan sartu direnek, berriz, norabide aldaketa behar zutelako egin dituzte aldaketak, eta ez izarren galerek behartuta.

Josean Kerejeta Baskoniako presidentearen aspaldiko agintea bete, eta gizonezkoen Europako saskibaloiaren festa nagusia, Lauko Finala, Gasteizen jokatuko da datorren udaberrian. Beren nazioarteko garaikur bakarra, orduko Europako Errekopa, etxean antolatutako final batean eskuratu zuten gasteiztarrek: 1996an, Salonikako PAOKen aurka. Trikimailu hura berriro erabili eta Euroliga etxean altxatzen saiatzeko, Pedro Martinezekin aurrerabide nabarmena azaldu zuen lantaldea mantentzearen alde apustu egin du zuzendaritzak. Egitasmoak, jarraitutasunak eta konstantziak eduki ohi dute ordainsaririk eliteko kirolean. Eragozpen nagusia da, akaso, hiru faborito nagusiek ere, Real Madril txapeldunak, Fenerbahcek eta CSKA Moskuk multzo jantzi eta zailduei eutsi dietela ia osorik.

 

Jatorrizko albistea irakurtzen jarraitu >> Berria.eus 

Albiste hau Berriak argitaratu du eta Creative Commons by-sa lizentziari esker ekarri dugu ALEAra.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago