'De Miguel auziko' epaiketa eten egin dute, Fiskaltza eta defentsak akordioaren bila ari direlako

Erabiltzailearen aurpegia Berria 2018ko ira. 17a, 10:58

De Miguel auziaren epaiketaren lehen eguna. ALEA

Gaur ziren deklaratzekoak epaituak, baina epaiketa etetea erabaki dute epaileek, "defentsa eskubidea" bermatzeko. Fiskala eta defentsak akordioa lantzen ari dira, eta haiek eskatuta eten dituzte auzi saioak, 15 egunez.

Arabako Probintzia Auzitegiko epailearen aurreran deklaratzen hastekoak ziren gaur De Miguel auziko akusatuak. Urtarrilean abiatu zen ustezko ustelkeria sarea ikertzeko ahozko epaiketa, eta 26 lagun daude akusatuen aulkian; tartean, Alfredo de Miguel Arabako EAJko buruzagi ohia. Hark izan behar zuen deklaratzen lehena, gaur, 09:30ean, baina ez du egin.

Epaiketa eten egin dute 15 egunerako, Fiskaltzak eta defentsak hala eskatuta. Izan ere, aldeak negoziatzen ari dira, epaituek akusazioetako batzuk aitortzearen truke zigor apalagoak eskatzeko. Momentuz, De Miguelenetzat eskatzen du zigorrik handiena Fiskaltzak: 54 urte; eta 32 eta 4 urte bitarteko zigorrak gainerakoentzat. Orotara, 439 urteko kartzela zigorra, eroskeria, dirua zuritzea eta prebarikazioa leporatuta, besteak beste.

Albiste hau Berriak argitaratu du eta Creative Commons by-sa lizentziari esker ekarri dugu ALEAra. Jatorrizko albistea eta informazio osatuagoa hemen duzu ikusgai.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago