"Zintzotasunaren kultura politikoa eraiki behar da"

Erabiltzailearen aurpegia Edurne Begiristain 2018ko ira. 11a, 10:05

Patxi Lazcoz, Gasteizko alkate ohia eta abokatua. / JAIZKI FONTANEDA–FOKU

Gasteizko alkate ohiak administrazioan egiten diren ustelkeria delitu ohikoenei aurre egiteko neurriak proposatu ditu liburu batean.

Ustelkeria kasuak azaleratzen diren hein berean ugaltzen dira gobernuek eta politikariek praktika horien aurka egiten dituzten promesak ere. Neurri zehatzak hitzematen dituzte, horiek agenda politikoaren lehen lerroan jarriko dituztela agintzen dute, eta behin eta berriz azpimarratzen dute gardentasuna bermatuko dutela. Ordea, errealitateak erakusten du ustelkeria ez dela inoiz erabat desagertzen.

"Ez dago instituzioetatik ustelkeria desagerrarazteko hutsik gabeko metodorik, baina badira gune ilunak murrizteko taktikak". Administrazioarekin zerikusia duten ustelkeria kasuak saihesteko neurriak ongi ezagutzen ditu Patxi Lazkoz (Iruñea, 1965) Gasteizko alkate ohiak (2007-2011). Duela hiru urte politika laga zuenetik, zuzenbide munduan buru-belarri murgilduta dabil, abokatu gisa, eta lanbide horrek eman dio, neurri handi batean, ustelkeria "ikuspuntu ezberdin batetik» aztertzeko gakoa. Guia anticorrupción. Tácticas de combate (Ustelkeriaren aurkako gida. Borrokarako taktikak) liburuan bildu du Lazcozek gaiari buruz duen ezagutza —Aranzadik argitaratua—. "Ustelkeriaren inguruko zigorgabetasuna murrizteko ale txiki bat jarri nahi izan dut".

Elkarrizketa hau Berriak argitaratu du eta Creative Commons by-sa lizentziari esker ekarri dugu ALEAra. Jatorrizko elkarrizketa hemen duzu ikusgai.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago