Emakume bat hiltzen saiatu delakoan, gizon bat atxilotu dute Dulantzin

Erabiltzailearen aurpegia Berria 2018ko abu. 18a, 09:14

Atxilotutako gizonak 35 urte ditu. Ertzaintzak jakinarazi du emakume bat bortxatu, eta itotzen saiatu dela.

Ostiral goizean gertatu da, 10:30 aldera. Bistaz ezagutzen zuen emakume bat ikusi du gizonak, eta bere lanera eramango duela proposatu dio. Emakumea autoan sartu da, gizonarekin. Baina, behin martxan jarrita, gizona bidetik atera da, gasolindegi batera joan behar zuela aitzakia gisa jarrita.

Apartatutako leku batean gelditu du autoa, eta han emakumea itotzen saiatu da. Ertzaintzak azaldu du bortxatu ere egin duela.

Salaketa jasotakoan, poliziek ikerketak hasi dituzte, eta, gizona identifikatu dutenean, atxilotu egin dute, ostiral gauean jakinarazi dutenez. Aurrekariak ditu, ertzainen esanetan. Datozen orduetan eramango dute epailearen aurrera.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide