Gasteizko ezkerreko hainbat alderdik ekitaldiak antolatu dituzte 1936ko estatu kolpearen urtemugan

Erabiltzailearen aurpegia Ainhoa Larretxea Agirre 2018ko uzt. 16a, 17:17

Martxoaren 3an egindako omenaldi-ekitaldia./ Alea

Egia, justizia eta erreparazioa eskatuko dituzte ekitaldietan. Frankismoaren kontrako euskal plataformak bat egin du deialdiarekin.

Uztailaren 18an, 1936ko estatu kolpearen 82. urteurrenean, egia, justizia eta erreperazarioa eskatzeko elkarretaratzea eta omenaldia antolatu dituzte Gasteizen EH Bildu, Ahal Dugu, Ezker Anitza eta Berdeak alderdiek. Bigarren urtea da ekitaldi hauek modu bateratutan antolatzen dituztena. Frankismoaren kontrako euskal plataformak ere ekitaldi hauekin bat egin du. 

Goizeko 11:30ean omenaldi zango da Lehendakari Agirren inaguratu den monolitoan. Arratsaldean, berriz, 20:00etan Katedral berriaren aurrean Iragana gogoan, Araba berria eraiki lemapean kontzentrazioa deitu dute.

Antolatutako ekimen hauen bidez gerra eta ondorengo diktadura frankistaren gainean egia argitu nahi dutela adierazi dute lau alderdiek. Lehen eta bigarren mailako biktimak sailkatuko ez dituen herri bat eraiki nahi dutela gaineratu dute, memoria izango duena. Justizia exijitzea, biktima guztientzako erreparazioa eta gertatutako ez errepikatzeko bermeak ere aldarrikatu dituzte. Diktadurak zapuztu zuen "jendarte justuagoa erakitziko nahia" bere egiten dute lau alderdiek.

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago