Pertsona bat hil eta zazpi zauritu dira Trebiñun, hiru autoren arteko istripuan

Erabiltzailearen aurpegia Berria 2017ko uzt. 31a, 12:10
Irudia: @BomberosEuskadi

A-1ean gertatu da ezbeharra, Madrilgo norantzan. Autoetako bat kontrako norabidean zihoan.

Goizaldeko bostak aldera gertatu da istripua. Guardia Zibilak jakinarazi duenez, hiru autok elkar jo dute A-1ean, Trebiñu parean, Madrilerako noranzkoan. Iturri ofizialek zabaldu dutenez, ibilgailuetako bat kontrako norabidean zihoan eta aurrez aurre jo du beste auto baten kontra. Handik gutxira hirugarren batek jo du aurreko bien aurka. Istripuan pertsona bat hil eta zazpi zauritu dira, haietako batzuk larri.

Ezbeharraren ondorioz erabat itxi egin dute errepidea hainbat orduz, baina uneotan zabaldik da. Irteeta operazioa dela eta ibilgailu asko espero dira datozen orduetan errepideetan. Hori dela eta, kontu handiz gidatzeko aholkua eman du trafiko zuzendaritzak.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide