Adam Hangak beste hiru urtez jokatuko du Baskonian

Erabiltzailearen aurpegia Berria 2017ko uzt. 25a, 12:42

Orain arte 9,1 puntu saskiratu ditu Hangak, batez beste. /Baskonia

Hungariako jokalariak Baskoniaren eskaintza onartu du, eta ezetz esan die beste taldeen proposamenei.

Adam Hangak Baskonian jarraitzea erabaki du, Gasteizko taldeak Bartzelonaren eskaintza berdindu ostean. Beste hiru urtez ariko da bertan. Hura da taldeko kapitaina, eta, Gasteiztik joateko aukerak zituen arren, jarraitzea erabaki du. 2011n heldu zen ACB ligara, Manresara, hain zuzen ere. Orain arte 9,1 puntu saskiratu ditu, batez beste. Euroligan, berriz, 10,5 puntuko batez bestekoa dauka.

Shane Larkinek, berriz, NBArako jauzia emango duela berretsi du. Boston Celticsen jokatuko du datorren denboraldian, sare sozialetan jokalariak berak esan duenez.


Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago