Dimitri Piterman eta Milanendra Vikramsingh haren emaztea atxilotzeko nazioarteko agindu bat eman du Gasteizko Instrukzio Auzitegiak. Klubak eman du berria. Piterman Alaveseko presidente izan zen garaian, 2004 eta 2007 artean, hirukoiztu egin zen taldearen zorra, 23 milioitaraino. Ikertu gisa deklaratzeko eman du agindua epaileak.