Gizonezko bat hil da Lukun, auto batek eta kamioi batek elkar jota

Erabiltzailearen aurpegia Berria 2017ko mai. 3a, 10:22

Beste pertsona bat larri zauritu da.

Ezbeharra 04:30 inguruan izan da N-240 errepidean, Lukun, Bilborako noranzkoan. Ordu horretan, auto batek eta kamioi batek elkar jo dute, eta autoan zihoanetako bat hil egin da, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Ez dakite zer dela-eta gertatu den istripua. Kolpearen ondorioz, autoan zihoazen bi lagunak harrapatuta geratu dira, eta suhiltzaileak joan dira haiek ateratzera. Behin autotik aterata, tokira bertara joandako larrialdi zerbitzuek baieztatu dute autoan zihoazenetako bat hilik zegoela eta bestea larri zauritu dela. Gasteizko Santiago erietxera eraman dute.

Errepidea etenda izan dute Bilborako noranzkoan, 07:35 arte.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago