Sindikatuen arabera, lautik hiruk bat egin dute hezkuntza grebarako deiarekin

Erabiltzailearen aurpegia Jon Rejado 2017ko mar. 22a, 16:09

Manifestazioa egin dute gaur eguerdian Gasteizen.

Araba, Bizkai eta Gipuzkoako eskola publikoetan greba dute gaur ELA, LAB eta Steilasek. ELAren arabera, %75eko erantzuna izaten ari da, eta Jaurlaritzaren arabera, %48,91koa.

ELAk jakinarazi duenez, erantzun zabala ari da izaten gaurko greba eguna. Grebara deitutako lautik hiru greban daudela azaldu du: alegia, %75. Bestelako datuak eman ditu Jaurlaritzak; ikastetxeen %68,35en datuak eskuetan, orain arte aztertutako irakasleen %48,91 daude greban, haren arabera —sare publikoko irakasle guztien %29,78—.

Izan ere, hezkuntza publikoak greba eguna du gaur Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Steilasek, ELAk eta LABek egun osoko lanuztera deitu dute unibertsitatez kanpoko sektore publiko guztietan, hots, Haurreskoletako, Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako, DBHko eta Lanbide Heziketako irakasle, hezitzaile, sukaldari eta garbitzaileak. Mobilizazioaren muinean eskari argi bat dago: Eusko Jaurlaritzak neurriak har ditzala hezkuntza publikoaren kalitatea hobetzeko.

12:00etan izan dira manifestazioak, Lan baldintzak hobetu, hezkuntza eraiki! lelopean.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago