Ireki dute izen-ematea Jaurlaritzaren zazpi lan poltsen hautaprobetarako

Erabiltzailearen aurpegia Berria 2017ko urt. 23a, 17:01

Astelehenetik otsailaren 3ra bitartean zabalduko dute izena emateko epea.

Gaurtik otsailaren 3ra bitarte eman ahal izango da izena.

Langile kualifikatuentzako deialdia izango da. Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak egingo du hautaketa prozesua, eta webgunea ireki du izena eman nahi dutenentzat.

Gaur zabaldu da eskaerak aurkezteko epea, eta otsailaren 3ko 14:00etan amaituko da. Martxoaren bigarren hamabostaldian egin nahi dituzte lehen azterketak, eta, hala eginez gero, zazpi lan poltsak ekain ingururako osatuko lituzkete.

Honako hauek dira poltsak:

- Administrazioko goi mailako kidegoa: Lizentzia, Arkitektura, Ingeniaritza edo Gradua.

- Zuzenbidea: Zuzenbideko lizentzia edo gradua.

- Artxiboa, Liburutegia eta Dokumentazioa: Lizentzia, Arkitektura, Ingeniaritza edo Gradua, eta 3. hizkuntz eskakizuna.

- Osasun publikoa: Biologiako, Farmaziako, Medikuntzako, Kimikako, Albaitaritzako, Elikagaien Zientziako eta Teknologiako, edo Biokimikako lizentzia edo gradua, eta 3. hizkuntza eskakizuna.

- Orientatzailea: Soziologiako, Zuzenbideko, Psikologiako, Pedagogiako, Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako, Psikopedagogiako edo Laneko Zientzietako lizentzia edo gradua.

- Administrarien Kidegoa: Batxilergoa, Lanbide Heziketako Teknikaria edo baliokideak, eta 2. hizkuntz eskakizuna.

- Enpresako medikurako lan poltsaren kasuan, aukeraketa prozesua merituen lehiaketa sistema bidez egingo da, ezagutzaren inguruko azterketa egin beharrik gabe; izan ere, arau bidez erregulatutako lanbidea da. Medikuntzako Gradua edo Lizentzia titulazioa, eta Laneko Medikuntza espezialitatea edo enpresa medikuntzako diplomatura baino ez dira eskatuko.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago