38 urteko gizonezko bat atzeman dute, bikotekidea jotzea egotzita. Goizaldean jaso zuten deia Gasteizko Udaltzaingoan. San Cristobal auzoko bizilagun batek deitu zuen, oihuak eta laguntza deiak entzun ostean. Bertara heldu zirenean, etxe barruan aurkitu zuten gizonezkoa, aurpegian zauriak eta arropak hautsita zituela. Emakumeak, berriz, kolpeak zituen.
Gizona atxilo eraman dute, genero indarkeria delitu batez akusatuta.