Bi gizon atxilotu dituzte Gasteizen, bikotekideak jotzea egotzita

Erabiltzailearen aurpegia Berria 2016ko abe. 12a, 15:43

53 eta 59 urte dituzte atxilotuek.

Gasteizko Udaltzaingoak jakinarazi duenez, bi gizonezko atxilotu ditu azken orduetan genero indarkeria delituak egitea egotzita. Aurrenekoa larunbatean atzeman zuten; lekuko batek ikusi zuen gizon bat emakume bat jotzen ari zela ukabilkadaka. Santa Barbara plazan. Udaltzainak bertara iristean, andrea lurrean topatu zuten, eta kolpeak zituen aurpegian eta lepoan. Hark azaldu zien poliziei bere bikotekideak lepotik heldu eta jo egin zuela.

Bertan zen gizonezkoa, eta emakumea jo izana aitortu zuen. Udaltzainak bertan zeudela, andrea iraindu zuen. Emakumea erietxera eraman zuten, eta gizonezkoa atxilo eraman zuten udaltzainek.

Igandean atxilotu zuten beste gizona, 59 urtekoa. Ramiro Maeztu kaleko etxe batean gertatu zen erasoa. Emakume baten deia jaso zuen Udaltzaingoak, ohartaraziz bikotekideak eraso egin ziola. Bertara joatean, gizona ez zegoen etxean, baina kalean atzeman zuten geroago. Gizonak aurrekariak zituen, eta udaltzainek arma ugari topatu zituzten etxebizitzan.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago