Zaintzapeko adingabeekin lan egiten duen psikologoa eta gaur atxilotu duten pertsona bakarrik daude giltzapean, Sansohetako gertaerekin nahastuta. Beste bost lagun ere atxilotu zituzten, baina haiek aske daude orain, baldintzapean.
Zaintzapeko adingabeen ustezko prostituzio sarea ikertzeko hogei lagunetik gora ere galdekatu dituzte. Ikerketak aurrera jarraitzen du, eta Segurtasun Sailetik atxiloketa baieztatu duten arren, ez dute berri gehiago eman, auzia sekretupean dagoelako.
Aldundiak kudeatutako Sanshoeta zentroan bizi ziren gutxienez bost adingabe prostituitzera behartzea egotzita atxilotu zuten psikologoa, eta hura jakin zenean izan zen auziaren berri. Arartekoa ere auzia ikertzen ari da.