Bi pertsona hil dira Lezan, A-124 errepidean, trafiko istripu batean

Erabiltzailearen aurpegia Berria 2016ko aza. 23a, 14:00

Bi kamioi eta auto batek izan dute ezbeharra, eta ondoren autoko gidaria eta berarekin zihoan haur bat hil dira.

Eguerdiko 13:00etan gertatu da Lezako istripua (Araba). Bi kamioi eta auto batek izan dute ezbeharra, eta ondoren autoko gidaria eta berarekin zihoan haur bat hil dira. Errepidea moztuta dago bi noranzkoetan, Eusko Legebiltzarreko Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Eguraldiak ezustean harrapatu ditu gaur larrialdi zerbitzuak. Goizean goizetik elurra egin du hainbat tokitan, eta horrek arazoak sortu ditu errepideetan. Araban itxita daude Herrera eta Zaldiaraingo mendateak.  Bernedo eta Opakuan beharrezkoa da kateak erabiltzea. Eusko Jaurlaritzak arretaz gidatzeko eskatu dute.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago