Gizonezko bat atxilotu dute Gasteizen, bikotekideari alde egiten ez uzteagatik

Erabiltzailearen aurpegia Berria 2016ko aza. 21a, 17:07

Eztaibadan ari zirela alde egiten saiatu zen emakumezkoa, baina 20 urteko gizonezkoak bultza egin zion, eta ez zion utzi joaten.

Sansomendi auzoko parke batean bikote bat eztabaida sutsuan ari zela abisua jaso zuen Udaltzaingoak, joan den larunbatean. Lekukoek deitu zuten Udaltzaingora, ohartu zirelako eztabaidatzeaz gain gizonezkoak ez ziola alde egiten uzten emakumezkoari.

Poliziak bertara joan zirenean eztabaidan ari ziren oraindik. Banadu egin zituzten, eta galderak egin zizkieten. Beraiek esandakoetatik eta lekukoek ikusitakotik ondorioztatu zuten gizonezkoa emakumezkoaren espazioan sartu zela, indarrez, eta gizonezkoa atxilotu egin zuten.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago