Urria beltza baino beltzagoa gertatzen ari da lan istripu hilgarriei dagokienez. Arratsaldeko 13:00ak jota zirela ezbeharra gertatu da Michelin pneumatiko konpainiak Gasteizen duen lantegian. Ertzaintzak jakitera eman duenez, objektu pisutsu batek behargin baten aurpegian jo du hura lanean ari zela. Kolpe handiak egindako zauri larriak heriotza eragin dio. Beste askotan bezala, hildako langilea azpikontrata batentzat ari zen.
Heriotza ez traumatikoak eta in-itinere esparrukoak barne, aurten dagoeneko 50 dira Euskal Herrian hildako langileak beharrean zirela. Aurreko urteko kopuruaren parean jarraitzen du 2016ak. Alegia, ez da lan istripu hilgarrien kopurua jaistea lortzen ari.
Osalango kideak eta Ertzaintza Michelingo plantan dira; beharginaren gorpuak han jarraitzen du, halaber. Gertatukoaren ikerketa abiarazi dute jadanik.