Gasteizko Udaltzaingoak jakinarazi duenez, 53 urteko gizonezko bat atxilotu zuen larunbatean, bikotekide ohia jotzea egotzita. Aranbizkarra auzoan gertatu zen erasoa; emakumeak Udaltzaingoari hots egin zion, eta azaldu jo egin zuela senar ohiak.
Seme-alaben aurrean eraso zion; bularren eman zion kolpe bat, eta besotik heldu zuen. Bien azalpenak entzun ostean, udaltzainek atxilo hartu zuten gizonezkoa.