Egunotan, Katalunian gertatzen denaren berri emango du Beñat Garaiok ALEAn, podcast bidez.
Gaur, Askatasunaren Ibilaldien inguruan. Ostiralean, bost zutabe ezberdin iritsiko dira Bartzelonara, Greba Orokorrarekin bat egiteko. Vic-eko zutabea izan da horietako bat eta bertatik 10.000 pertsona abiatu dira. Bidean, C-17 errepide nagusia itxi dute.
#AskatasunarenIbilaldia Granollers-etik pasatu den momentua (58.000 biztanle). Sant Quirzeraino bidea dago oraindik, baina giro ikusgarria momentuz. #MarxesXLlibertat #SentenciaProces #epaiaKat Jarraitu eguna hemendik @berria @argia @ArabakoALEA @gaizkaranguren @larbelaitz pic.twitter.com/eruK6fUpdH
— Beñat Garaio (@BGaraio) October 17, 2019
Aldapa gora gogorra #AskatasunarenIbilaldia-n, baina ikusmira polita dagoen ibiltari-kopurua ikusteko. #MarxesXLlibertat #epaiaKat pic.twitter.com/MLcVxXt30T
— Beñat Garaio (@BGaraio) October 17, 2019
Estelada batean sartu eta C17an atera da #AskatasunarenIbilaldia. Izugarrizko trafikoa egoten da errepide honetan normalean, eta gaur ere, baina kotxerik gabe. #MarxesXLlibertat #epaiaKat pic.twitter.com/uJxolvtNRO
— Beñat Garaio (@BGaraio) October 17, 2019