Elkarteari buruzko Ohiko Galderak biltzen ari gara atal honetan eta lehenengo galderari erantzun dio Amaia Atxukarro elkarteko aholkulariak bideo honetan:
Zein da Bai Euskarari Elkartearen helburua?
Bai Euskarari Elkartearen helburu nagusia lan munduan euskararen erabilera areagotzen laguntzea da. Hau da, Euskal Herriko entitateetan euskararen erabilera sustatzen lagundu nahi dugu. Horretarako, alde batetik, Bai Euskarari Ziurtagiria sustatzen dugu eta, bestetik, lan mundua euskaraz betetzeko hainbat proiektu ditugu martxan.
Honez gain, proiektu berriak sortzen ditugu euskararentzako espazio berriak bilatu nahi ditugulako. Gure proiektuetan ere erakunde desberdinen arteko konexioak bilatzen ditugu eta enpresa eta profesionalentzako interesgarriak izan daitezkeen gaiak euskaraz lantzen ditugu.
Azken finean, Bai Euskarari Elkarteak euskaraz eroso aritzeko espazioak sortu nahi ditu. Horretarako, lan munduko aktore desberdinentzako tresna, baliabide eta proiektuak eskaintzen ditu.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.