Bai Euskarari Elkarteak kontratazio berriak egin behar ditu

Bai Euskarari Elkarteak bere proiektuak garatzeko kontratazioak egin behar ditu. Bai Euskarari Ziurtagiriaren kudeaketan eta sustapen lanean eta, era berean, Elkartearen gainerako proiektuetan ere parte hartuko dute (informazioa osatzeko: https://baieuskarari.eus/eu/proiektuak).

Lanpostuetako bat, lankide baten amatasun baimena ordezkatzeko izango da. Ondoren, lantaldean segitzeko aukerarekin.

Baldintzak

Hauek dira kontuan hartuko diren ezaugarriak:

  • Curriculuma eta erreferentziak.
  • Lizentziatua edo graduatua izatea.
  • Hizkuntza plangintzan eta kudeaketan esperientzia izatea. Eskarmentua izatea antzeko lanetan.
  • Talde lanean aritzeko gaitasuna.
  • Lana antolatzeko gaitasuna, izaera planifikatua eta dinamikoa.
  • Komunikazio gaitasunak, taldeak dinamizatzeko gaitasunak eta antzekoak.
  • Harreman-sareak sortzeko eta kudeatzeko gaitasuna.
  • Komunikazio eta kudeaketa tresnak ezagutzea eta erabiltzen jakitea.
  • Hizkuntzak ezagutzea.
  • Gida baimena eta autoa behar dira.

Lan baldintzak:

  • Lan kontratua, jardun osoan.
  • Lantokia: Andoain/ Gasteiz; telelanean aritzeko aukera.
  • Lanean hastea berehalakoa izango da.
  • Hasi aurretik, formazioa eskainiko da.

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

Hautaketa prozesua www.lansarean.eus lan-atariaren bitartez bideratuko da. Curriculuma eta erreferentziak Lansarean lan-atarira bertara igo beharko dira, 2022ko otsailaren 19aren aurretik.

 

 

 

Osorik irakurri

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago